01 de diciembre de 2008

Unas 80 personas participaron en la charla del sabado “Nafarroa, cuestión de estado”

Escrito por zubia

Pasa den larunbatean, azaoaren 29an, 80 pertsona inguruk partehartu zuten Txantreako ezker abertzaleak “Nafarroa, estatu auzia” izenburupean antolatutako hitzaldian.

 

 

 Shanti Kiroga aritu zen hizlari bezala eta azken urteetako bilakaera eta momento klabeak aztertu ondoren (Txiberta, Argel, Lizarra-Garazi, azken negoziazio prozesua…) gaur egungo egoera politikoari buruz hitz egin zuen, Nafarroako egoeran sakonduz. Horrela, inposatutako markoa agorturik dagoela, ezker abertzalearen eta herri honen borrokari esker, eta aldaketarako baldintza objetiboak mantentzen direla baieztatu zuen. Estatutuak eta amejoramenduak bultzatzen duten asimilazioa garaitu izana oso lorpen haundia izan dela baloratu zuen. Horrexegatik, haien markoa salantzan dagoelako, Nafarroan ere bai, martxoko manifestazio espainolista eta azken hilabetetako hainbat gertakarik erakusten dutenez, urduri daude eta errepresio basatia erabiltzen dute, bereziki gazteen kontra. Baina oztopo guztien gainetik ezker abertzaleak bere proiektua eta lanarekin aurrera jarraituko du, gogor kolpatzen gaituzte marko demokratiko bat irekitzetik inoiz baino gertuago gaudelako. Geratzen zaiguna 7.000 metrotik 8.000tara igotzea dela eta beraz agian zailena dela, konparazio mendizale bat eginez, baina orain gakoa indarrak ateratzea eta iniziatiba berreskuratzea dela esan zuen Shantik.Gero, galderen txandan, krisiaren eraginaren inguruan eta filtrazio eta gerra psikologikoari buruz hitz egin zen.

 

Bukatzeko bideo bat proiektatu zen, non pasa den ikasturteko balantze grafikoa egin zen auzo mailan. Eta hitzaldia eta gero 60 pertsonetzako afaria egon zen.  

 

http://blogs.nabarreria.com/zubia/

 

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

Sobre este blog

Hau da Txantreako Ezker Abertzalearen proiektu komunikatibo berriaren bloga. Hemen, gure lan ildo, irakurketa eta deialdien berri izango duzu./ Este es el blog del nuevo proyecto comunicativo de la Izquierda Abertzale de la Txantrea. Aquí podrás informarte sobre nuestras líneas de trabajo, análisis y convocatorias.