29 de septiembre de 2008

Hainbat ekitaldi Txantrean Gudari egunaren testuinguruan

Escrito por zubia

Peluren omenezko plaka jarri da berriro  

 

Pasa den ostegunean, irailaren 25an, Gudari egunaren testuinguruan, hamarnaka auzokide elkartu ziren omenaldi xume batetan Peluren omenezko plaka bere txokoan berjartzeko. Joseba Izura ‘Pelu’ auzoko gudaria poliziak erahila izan zen 1984ko martxoaren 22an Pasaiako sarraskian. 

 

 

El pasado jueves, 25 de septiembre, en el marco del Gudari eguna, decenas de vecinos se reunieron en un sencillo homenaje para reponer la placa en honor a Pelu, gudari del barrio asesinado el 22 de marzo de 1984 en la emboscada de bahia de Pasaia.  

 

Ezker abertzalearen irakurketa: 

 

Egoera berezian datorkigu 2.008ko Gudari Eguna. Euskal Herriaren askatasunaren alde bizitza eman dutenei omentzeko urtero hartzen dugun data hau, azken hamarkadetan ezagutu dugun egoera gordinenetakoan datorkigu aurtengoan. Era ezin argiagoan ikusi dugu azken hilabeteotan estatuen apustua ezker abertzaleak ordezkatzen duen proiektu independentistarekin bukatzeko: gazteen kontrako hamaika sarekada, tortura salaketa ezberdinak, eremu instituzionaletik ezker abertzalea botatzeko egindako saiakerak... herri honetako sektore konprometituenekin bukatzeko egindako apustuaren adierazle argiak dira besteak beste.  

Auzoan ere estatuen gerra estrategia zuzenki pairatzen ari gara, 14 auzokide preso, Kurikaren egoera larria, hurrengo hilabeteetan auzoko 3 gazte epaituak izango dira, presentzia poliziala, isunak…baina ez gara geldirik geldituko. 

Ezker abertzaleak zerbait argi baldin badu aldaketa garai honetaraino borrokaren bitartez iritsi garela da eta borrokaren bitartez soilik lortuko dugula herri honen askatasuna; urteetan zehar borrokaren bidez aurrera egin eta borrokari esker Euskal Herria aldaketaren atarira ekarri dugu: Izan zirelako gara, eta garelako izango dira

Herri honek ederki asko ezagutzen ditu bere seme-alabak eta ez ditu bide bazterrean ahazturik utziko. Beraiei eta beraien borrokari esker irekitzen zaio herri honi aldaketa politikorako aukera eta euren eredua jarraitzen duten belaunaldi berriei esker iritsiko da Euskal Herria askatasunera. 

Eta Txantrean, gudari eguneko testuinguru honetan bereziki gure auzokide den Pelu gudaria gogoratu nahi dugu. Nahiz eta Peluren omenez jarritako plaka zenbat alditan kendu, inoiz ezabatu ezin izango dutena da auzo honen oroimena eta dena eman dutenei aitortza, haiek piztutako borroka bizirik darrai eta geldiezina da. 

Erasoen gainetik, bideari ilusioz eta determinazioz heltzeko uneak dira oraingoak. Beraz, lotu borrokari, irabaztera goaz, Euskal Herria dugu irabazteko! 

Gora Euskal Herria askatuta!

Gora Euskal Herria sozialista!

Gora Eusko Gudariak! Gora Pelu!  

 

 

 

Gudariei omenaldia Eunaten 

 

Ostiralean, hainbat ikasle, 60 inguru, kontzentratu ziren Eunaten gudariei omenaldi bat burutzeko. 

El pasado viernes 26, víspera del Gudari eguna, decenas de alumnos de Eunate, unas 60,  participaron en una concentración y celebraron un acto de homenaje.  

 

 

BIDEOA: Gudari eguna    

 

 

http://blogs.nabarreria.com/zubia/

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

Sobre este blog

Hau da Txantreako Ezker Abertzalearen proiektu komunikatibo berriaren bloga. Hemen, gure lan ildo, irakurketa eta deialdien berri izango duzu./ Este es el blog del nuevo proyecto comunicativo de la Izquierda Abertzale de la Txantrea. Aquí podrás informarte sobre nuestras líneas de trabajo, análisis y convocatorias.