05 de mayo de 2008

Uharteko Txalaparta Tailerrak 1997aren ingur jaio zela erran dezakegu, Uharteko ta Iruñerriko txalapartari batzuen eskutik. Elkartzeko beharra ikusirik. Momentu hori arte Nafarroa Garaian baziren herrietan eta auzoetan txalapartari bikote batzuk, Tuteran, Zarrakaztelun, Faltzesen, txantrean, Uharten, Iruñean, Lesakan ( toberak ),... bakoitzak bere erara eta jatorri ezbedinetatk Ttakuna jasoa. Horrek aberastasuna haundia eman dio hemen joratu eta jorratzen den txalapartari, ikutu bitxia. Honetaz tailerra sortu baina berantago jabetu gara. Nafarroako Txalaparta Topaketak prestatu genituelarik, gainontzekoen berri eta musika entzuterakoan. Amankomuneko esparru bat izateko jaio zen UTT eta maite dugun soinu tresna alik eta geien sabaltzeko asmoz. Erabilitako tresnak, ikastaroak eta tailerra dinamika sortzea, non eta herri eskolaren bidetik klaseak gure tailerrean eta ainbat tokitan eman ditugu. Asko dira eman ditugun kontzertuak eta asko dira ere egin ditugun kilometroak . Beste proiektu aunitzekin egiten dugu elkarlan, sorkuntza ezberdinekin hizkuntza bat bilatzen.

Sobre este blog

Blog hau gure izatearen berri emateko tresna gisa erabiliko dugu, nondikan gabiltzan, zertan ari garen, argazkiak eta bideoak,... Gure leku ttipitik irtetzeko. Milesker aunitz gurea begiratzeagatik.

Etiquetas

Secciones