20 de septiembre de 2008

"Jai herrikoiak, del barrio y para el barrio" manifestapenaren balorazioa eta agiria

Escrito por Jai Batzordea

 
 

(en castellano)

 

Alde Zaharreko  Jai Batzordeak oso positiboki baloratzen du gaurko manifestazioa. Honetan 3.000 bizilagunetik gora bildu dira Sanfermin Txikiko jaiak auzoan eta auzorako antolatuak izan daitezen eskatzeko.

Halaber, honako hau eskertu nahi dugu: Alde Zaharreko zein beste auzoetako bizilagunek Jai Batzordeak egiten duen lanari eman dioten zilegitasuna.

Haatik, honoko hau salatu nahi dugu, jai giroko manifestazio honetan egon den neurriz kanpoko presentzia poliziala eta haien jarrera oldarkorra, gazteak arakatzen eta tentsiozko giroa sortzen.

Iruñerriko multzo handi batek adierazi duen babes eta indarra ikusi ondoren, UPNk bere jarrera itxia berehala aldatu beharko luke eta, udaleko talde politiko gehienek exijitu dioten moduan, Jai Batzordearen zilegitasuna aitortu eta honek aurkeztutako egitaraua oso-osorik onartu.

 

[argazkiak 1] [argazkiak 2] [argazkiak 3] [argazkiak 4]

[bideoa 1] [bideoa 2] [bideoa 3]

 

MANIFARAKO AGIRIA

2008ko irailaren 20

 

Kalejirak, txarangak, torikoak, kaldereteak, puzgarriak, erraldoiak, prozesioa, txupinazoa, antzerkiak, kontzertuak, bertsolariak, afariak, txokolatadak, kilikiak, adinduen krossa eta modu herrikoiaz antolatutako beste hamaika ekimen dira, 1973az geroztik, Sanfermin Txiki osatzen dutenak.

35 urteko ohitura batetaz ari gara hizketan, zeinetan, jaiak, auzoak auzoarentzat eginak diren.Denbora luze honetan zehar, auzoak bere jaiak Jai Batzordearen bidez  antolatu ditu, era askotariko eragile eta auzokideak parte hartzen dutelarik bertan.

Urteak aurrera egin ahala, Sanfermin Txiki geroz eta jai herrikoi eta parteartzaileagoak dira. Jai hauetara hurbiltzen diren pertsonak Milaka diren modu berean, zenbaezinak dira torikoak eramaten, programen banaketan, laguntza ekonomikoan, kaldereteen prestaketan eta beste ekimenen bidez jaien antolakuntzan parte hartzen duten dendari zein auzokideak.Honela, parteartze eta autoantolakuntza adibide ederra dugu, sormena, imaginazioa eta kolorez beteriko auzolana hain zuzen ere. Honekin kontrajarria, diru truke dena konpontzen duen udalaren eredu gris eta burokratikoa dugu.Imagina dezakezue Yolanda, bere “Corte Ingles”-eko jantziarekin kalderete batzuk egiten? Eta torikoak eramaten?Azken urte hauetan, udala, auzoak bere jaiak antolatzeari geroz eta oztopo gehiago ezartzen aritu da, (isunak, baimenenak ukatuak, eta abar.). Oraingoan beste urrats bat eman du, udalak jaien antolatzaile bezala aurkeztu da eta auzoari bere eskubide eta protagonismoa lapurtu nahi dio.

Jai hauek ordea, auzoaren iniziatiba herrikoietik jaio ziren, eta auzoa bera izan da beti, jaiak antolatu dituena.UPNk, gainontzeko alderdien babesik gabe, bere burua jaien jaun eta jabe izendatu nahi du, auzoa eta Jai Batzordea alboratu nahian.Izan ere, iaz, horrelako ekimen horrikoein bukatzea ahalbidetzen zuen mozioa aurrera atera zuen, Sanfermin Txiki  eta gainontzeko auzoetako jaiekin bukatzeko atea irekintzen zuena, baita, inauteri eta bestelako ospakizunekin ere.

Aurtengoan haratago egin du:

Alde batetik, 80 ekimen baino gehiago dituen auzoko programaren aurrean, udalak  20 ekimenenen zerrenda aurkezu du, (horien erdia gainera, gure programatik kopiatuak). Hau al da jaiak antolatzea?

Bestetik, Jai Batzordeari bere antolatzaile papera ukatzen dio. Lehendabizi, baimen guztiak ukatu zizkigun. Gero, ekimen batzuk bai eta beste batzuk ezin ditugula ospatu esan ziguten. Baina, garrantzitsuena honako hau da: ez dute onartzen auzoaren eta bere Jai Batzordearen zilegitasuna jaiak antolatzeko.

Oraingoan Karparen jai gunea debekatzen digute, kontzertuak, bazkariak eta bestelako ekimenak ospatzen diren gunea. Txozna aurkitzen den lekua ere bada, beste gauza batzuen artean, jaien finantziaziorako dirua lortzen laguntzen duena, udaletik gaur egun jasotzen ez dugun laguntza.

Karpa gainera, gazteentzako eta horren gazte ez direnentzako topagune bada, gaur egun, torikoak edo prozesioa bezain garrantzitsua dela.

Gure kezka agertu nahi dugu: gaur karparen debekua bada, bihar zer izango ote da?

Ekimen hauek guztiak, urtez urte, programaren parte izan dira arazo handirik gabe. Zergatik orain debekatu?

Ezin dugu Udaletxeak gure programa murriztea onartu.

Ez da ekimen kopuru kontua. Auzoak eta bere Jai Batzordeak jaiak antolatzeko dugun zilegitasuna da gakoa.Hau guztia dela eta, jaiak bere % 100ean mantentzea aldarrikatzen dugu, bai ekimen eta bai jai gune guztien onarpena alegia. 

1973: jaien berreskurapena.

1975: kuestazioz erositako kilikiak.

1977: toriko propioen estreinaldia.

1983: programa elebiduna.

1995: urteetako lehen rocok kontzertua.1996: toriko berriak.

1997: konpartsa txikiaren estreinaldia.

1998: Lau zaldiko eta joaldunen estreinaldia.

2000: karpa jai gunearen lehen urtea.

2001: Alde Zaharreko Konpartsaren estreinaldia.

2008: 78a gure memorian, uztailean lapurtutako jaien harrotasuna Iruñeko herriak irailean berreskuratutako urtea bezala gelditu zaigu grabatua. Orain, 30 urte geroago, jaiak herriak eta herriarentzat eginak direla berretsiko dugu. 

 

GORA SAN FERMIN TXIKI!! GORA JAI HERRIKOIAK

 

Comentarios :

ximun

2008/09/24 11.28h

Azkenean bertan behera geratu da dena?

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

Sobre este blog

Este es el blog de Alde Zaharreko Jai Batzordea - Comisión de Fiestas del Casco Viejo. Se crea como herramienta de la comisión para informar de primera mano sobre todo lo que rodea a las fiestas.

Etiquetas