Colaboraciones
21 de julio de 2008
Ai Yolanda Yolanda! Ai Barcina Barcina!
Xanti Begiristain Madotz
Uztailaren 8an, Arga ibaiaren pasealekuan ibilian genbiltzala, Gaseko ukuiluetara sartzea bururatu zitzaigun, zezen gizagaixoei, entzierroan estresatuak eta zezen-plazan torturatuak izan baino lehen, azken agurra egiteko. Honekin esan gabe doa, ni tratu txar guztien aurkakoa naizela. Baita zezenei Iruñean ematen zaizkien horien aurkakoa ere.
Hasteko, ukuiluetako sarreran bi mutil gazte ziren, baina euskaraz ezin izan ziguten erantzun; ingelesez, agian, bai, auskalo! Sartzearen truke 3€ kobratzen zituzten, baina berehalaxe konturatu ginen leihoak garaiegiak zirela gurpil aulkitik zerbait ikusi ahal izateko, eta segituan atzera jo genuen adardunak ikusi gabe, noski. Lagunak esan zidan, bezperan, bere ezagun batzuek ibili behar izan zutela haurrak aupa altxatuz, hauek zerbait ikus zezaten. Atera kontua!
Hori gertatu bezain azkar, aida batean oroitu nintzen, aurreko agintaldian zenbat aldiz gogorarazi nion Yolanda Barcina Iruñeko Alkate andreari, oso komenigarria zela altueren kontua gogoan edukitzea, hiriko inor ez uzteko baztertua edo menpeko egoeran, esate baterako, paperontzi, iturri, igogailuetako botoi, ateetako eskutoki eta beste hainbeste tresnatan.
Ikusten denez, Iruñeko Alkate andreari tankera honetako gaiak belarri batetik sartu eta bestetik ateratzen zaizkio, batere jaramonik egin gabe, hori bai, beti hitz dotore eta irribarre oso zabalekin.
Argi dago afera horretan ez duela inolako konponbiderik, berak nahi ez duelako, jakina. Maila handiko azpiegituretan eta eraikuntza erraldoietan, ordea, bai, hor arreta guztia jartzen du, baina eguneroko gauza txikiei, aldiz, paso egiten die, nahiz eta jende apal eta xume askorentzat berebiziko garrantzia izan ohiko bizimoduan.
Horrelakoxea da, ba, antza denez, Iruñeko Alkate andre sentibera, bihotz zabala eta arretatsua. Ai Yolanda Yolanda! Ai Barcina Barcina! Zer konponbide gutxi duten batere konponbiderik ez dutenek!, ez da hala?







Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.