BANDA-BATXOKI
[Ezkaba mendiko leku ezezagun batetik]
25 de noviembre de 2007
Bide guztiak Erromara doaz...
Escrito por Banda
- 20 Comentarios

BANDA BATXOKIK KONTZERTUA ESKAINIKO DU ERROMAN, ABENDUAREN 1EAN:
Hurrengo abenduaren 1ean, Banda Batxoki talde txantrearrak kontzertu berri bat eskainiko du Erromako EX-Snia zentro sozialean (Pigneto auzoan). Egun horretarako EX-Snia zentro sozialeko asanbladak kontzertu internazionalista antolatu du eta bertan, aurreikusita dago Euskal Herria, Irlanda, Sardinia eta Palestinako taldeak, besteak beste, egongo direla. Taldeen musikari dagokionez ere, denetarik entzuteko aukera izango da, irlandarren folk doinutik hasita Banda Batxokiren rock gogorreraino. Txantrearrek Erroma bisitatzen duten lehenengo aldia ez da izango. Beste bitan egon dira hiri eternalean eta, esan daiteke, jadanik bere publikoa badutela. Lehenengo aldia 2006ko ekainean Fermin Muguruzarekin batera Strike zentro sozialean eskaini zuten kontzertua izan zen eta bigarren aldia, berriz, 2006ko azaroan, Asociazione Culturale Euskarak Forte Prenestino zentro sozialean antolatutako kontzertua izan zen, Torinoko “Egin” izeneko taldearekin batera. Kontzertu honetarako italieraz dituzten kantei beste kanta bat gehitu diete eta ziur daude Erromako publikoak “ezuste ederra hartuko duela prestatu dugun bertsioarekin”. Halere ez digute deskubritu nahi izan zein izango den kanta hori. Erromatik bueltan abesti berriak egiteari ekingo diotela zin egin digute eta litekeena da Euskal Herriko eszenatokietara ere itzultzea.
Iruñea, 2007ko azaroak 22,
Banda Batxokiko Prentsa Bulegoa.
PD: Gu iritsi ginenerako hau apurtuta zegoen jadanik, e????
24 de octubre de 2007
hainbeste jendetza eta aurpegi horrekin
Escrito por Banda

Tira, Aurora Beltran izan nahi zuen argazkian agertzen denak, baina antza, tximak falta zaizkio, ezta? Aurora Beltran baino, John Wayne ematen du, indioak fort Apatxe asaltoz hartzera etortzen diren unean. Izan ere, Bianako kontzertua indioz beterik zegoela esan behar da. Eta gure John Wayne, azkenik, bakeroa baino, toro sentado zela ohartu ziren eta berarekin batera dantza egin zuten. Dena den, hobe toro sentado Aurora Beltrán baino...
(Jendea behintzat pozik dagoela dirudi, ezta?)
09 de septiembre de 2007
En el eje del mal...
Escrito por Banda
Triunfada berri bat Lizartzan. Regina alde egin ondoren iritsi ginen gu. Alkatesarik gabe askoz hobe. Lizartza Errepublika Independiente eta Sozialista. Horren adibide: arratsaldeko 7etan sagardo dastaketa. Nahi izan genuen adina. (horrela jarri ginen gero!) Txistorra eta gazta jana. Eta urdaiazpiko bat oparian. (hau leku seguruan gorde dugu). Afaria? Ba kristona! Jose Marin, primeran, jende ona benetan. Untzia errea, txuletoiak, baserriko oilazkoa... deluxe, a! baita Bubik eskatutako xerra ere. (Ardoak gaseosa behar zuen baina tira...) Eta herriko mendien artean punkaren soinu gordina: Ufestuek eta Banda Batxoki, Udal plazan. Napar gaua (edo Napal gaua?) Nahiari ongietorria emateko festa. (Bai, bai, horregatik ez zen etorri armonika jolea, badirudi zerikusirik izan duela Nahiaren etorrerarekin...)
Eta ondoren sorpresa gehiago. DJ Bull gaztetxean: atzoko, gaurko eta biharko kantak. Lo mejor de la noche (En el fondo es un romántico). Bestela ikusi bere argazkia eta aurpegi horrekin imajinatu DJ sesio bat berarekin:


Enfin... baina benetan tipo jatorra da. Abesti bat eskatzen genion eta... hara! tori zure abestia! (Esta noche no es para andar por esas calles, de la oxtia!).
Goizarekin batera aldegin genuen guk, baina zurrumurruek diotenez, Ufestuek-eko batek (ez ditugu izenak emango) CD bat zozketatzeko boletoak ari zen prestatzen gaztetxeko atean. Ufestuek-eko zelula bat (beste bat), bitartean, dianak jotzen ari ziren gaiteroekin zebilen bueltaka. Baserriz baserri. Hau da hau indarren banaketa. Zelula gutxi baina ondo bananduak! Hunkigarria benetan. Lizartzan bizitzera gelditu dira Ufestuek-ekoak? Mendi horietatik ateratzea lortu dute? Gaupasaz jarraitzen dute? DJ Bull-en biran hartuko dute parte? Zenbat galdera airean. Zenbat buelta errepidean. Banda Batxokiren abentura berri bat... Hurrengoa noiz? Hurrengo larunbatean, irailak 15, Antsoainen... DJ Bull-ek esango lukeen bezala: aio pelaio.
06 de septiembre de 2007
Aio Pavarotti!
Escrito por Banda

Dedioooooooo! Lortua geneukan! Pavarottik abestu behar zuen gurekin larunbat honetan Lizartzan egin behar genuen kontzertuan. Herri honetako egoeraz kezkatuta zegoen kantari italiarrak eta herriko bizilagunei kontzertu horren bitartez elkartasuna adierazi nahi zien. Bai, Erramun Martirikorenaren bidez lortu genuen Pavarottirekin kontaktatzea eta, zin egiten dizuegu, Pavarotti poz-pozik zegoen. "Erribera" kanta ari ginen elkarrekin prestatzen, baita George Danceren "el txiringito" Lizartzako alkatesari eskaini ahal izateko. A ze pena! A ze galera! Baina tira, Pavarottirik gabe baldin bada ere larunbat honetan Lizartzako festetan egongo gara, gaueko 12etatik aurrera. Napar festa izango da, bertan Elizondoko Ufestuek taldeak ere joko baitu. Lekeitiora joango zaretela? Zarauzko euskal festara? Bai zera! Non Lizartzan baino hobe?
Ciao Pavarotti!
02 de septiembre de 2007
BELDURRA ETA ODOLA, ELENA ETA ODOLA !!!
Escrito por Banda
Ea ezaguna egiten zaizue bideo honen hasieran jotzen duten abestia ........
BAI, HORI DA ! ASMATU DUZUE !! POTE BAT GURE KONTU !!!!
31 de agosto de 2007
IZAR GORRIAK DARAMATZAGU BIHOTZEAN !!!
Escrito por Banda
20 de julio de 2007
udako lore txikitour
Escrito por Banda
- UZTAILAK 20: ARETAKO JAIAK (LAUDIO)
- ABUZTUAK 4: BERANGO
.... DANTZA EZAZU BANDAREKIN!

29 de junio de 2007
el ke se pika ajos come TOUR
Escrito por Banda
Hoy en España hay algunos partidos políticos que quieren ser fieles a la doctrina social de la Iglesia en su totalidad, como p.e. Comunión Tradicionalista Católica, Alternativa Española, Tercio Católico de Acción Política, Falange Española de las JONS. Todos ellos son partidos poco tenidos en consideración. Tienen un valor testimonial que puede justificar un voto. No tienen muchas probabilidades de influir de manera efectiva en la vida política, aunque sí podrían llegar a entrar en alianzas importantes si consiguiesen el apoyo suficiente de los ciudadanos católicos. Por eso no pueden ser considerados como obligatorios pero sí son dignos de consideración y de apoyo.
Fernando Sebastian, Arzobispo de Pamplona.

Bruselas, 30 ene (EFE)- La Comisión Europea (CE) recalcó hoy que "la libertad de expresión y de prensa es un derecho fundamental", en respuesta a la reacción airada de varios países árabes tras la publicación de unas caricaturas del profeta Mahoma en Dinamarca y Noruega.
"La libertad de expresión y de prensa es un derecho fundamental que la Comisión está comprometida a respetar y defender", explicó el portavoz de la CE, Johannes Laitenberger.
Laitenberger, que advirtió de que cualquier intento de reprimir esta libertad "sería inaceptable".
27 de junio de 2007
udakk live festibalak
Escrito por Banda



UDAKO TOURRA: (Data bakarrak)
- EKAINAK 30; ARRUAZUKO FESTAK (Sakana)
- UZTAILAK 20; ARETAKO FESTAK (Laudio_Araba)
- ABUZTUAK 4; BERANGOKO FESTAK (Bizkaia)

Sobre este blog
Banda BAtxoki gara, bai lotsagabeak, gaztetxe ala txoznak, herriko tabernan, berdin zaigu lekua, berdin da dirua, afari oso goxua, ai ai ai aiiiiiiiiiiii BUELTATUKO GARA !!!
Secciones
- Contacto
- © Nabarreria.com . C/ Mayor, 50 bajo. Pamplona . Tel. +34 948 22 71 25