25 de noviembre de 2007

Bide guztiak Erromara doaz...

Escrito por Banda

BANDA BATXOKIK KONTZERTUA ESKAINIKO DU ERROMAN, ABENDUAREN 1EAN:

Hurrengo abenduaren 1ean, Banda Batxoki talde txantrearrak kontzertu berri bat eskainiko du Erromako EX-Snia zentro sozialean (Pigneto auzoan). Egun horretarako EX-Snia zentro sozialeko asanbladak kontzertu internazionalista antolatu du eta bertan, aurreikusita dago Euskal Herria, Irlanda, Sardinia eta Palestinako taldeak, besteak beste, egongo direla. Taldeen musikari dagokionez ere, denetarik entzuteko aukera izango da, irlandarren folk doinutik hasita Banda Batxokiren rock gogorreraino.  Txantrearrek Erroma bisitatzen duten lehenengo aldia ez da izango. Beste bitan egon dira hiri eternalean eta, esan daiteke, jadanik bere publikoa badutela. Lehenengo aldia 2006ko ekainean Fermin Muguruzarekin batera Strike zentro sozialean eskaini zuten kontzertua izan zen eta bigarren aldia, berriz, 2006ko azaroan, Asociazione Culturale Euskarak Forte Prenestino zentro sozialean antolatutako kontzertua izan zen, Torinoko “Egin” izeneko taldearekin batera. Kontzertu honetarako italieraz dituzten kantei beste kanta bat gehitu diete eta ziur daude Erromako publikoak “ezuste ederra hartuko duela prestatu dugun bertsioarekin”. Halere ez digute deskubritu nahi izan zein izango den kanta hori. Erromatik bueltan abesti berriak egiteari ekingo diotela zin egin digute eta litekeena da Euskal Herriko eszenatokietara ere itzultzea.  

 

Iruñea, 2007ko azaroak 22,

Banda Batxokiko Prentsa Bulegoa.

 

PD: Gu iritsi ginenerako hau apurtuta zegoen jadanik, e????

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

Sobre este blog

Banda BAtxoki gara, bai lotsagabeak, gaztetxe ala txoznak, herriko tabernan, berdin zaigu lekua, berdin da dirua, afari oso goxua, ai ai ai aiiiiiiiiiiii BUELTATUKO GARA !!!

Etiquetas

Secciones