07 de mayo de 2008

Tregoa-Tranpa

Escrito por Banda

BANDA BATXOKI EUSKAL HERRIARI ETA NAZIOARTEKO LAGUNEI:

 

Banda Batxokik musika askapenerako Txantrea auzoko talde punkomunistak adierazpen honen bidez hartu duen erabaki baten berri eman nahi die euskal herritarrei eta nazioarteko lagunei.  Banda Batxokik 2008ko ekainaren 14ko gaueko 12etatik aurrera zuzeneko kontzertuen etenaldi-tranpa abiatzea erabaki du.  Bandaren erabaki honen atzean Euskal Herriak pairatzen duen egoera errepresiboa eta Nafarroan eman den langabezi-tasaren igoera daude, besteak beste.   Arestian aipatu bezala, tregua-tranpa hau hurrengo ekainaren 14tik aurrera abiatuko da, gure azken munizioak gastatu ondoren, jakina. Hala eta guztiz ere, eta tregoa-tranpa iragarri arren argi eta garbi utzi nahi dugu Banda Batxokik oinarrizko hiru eskubide gordeko dituela beretzat. Honako hauek dira:  
  1. Armatzen jarraitzeko eskubidea; ez dugu baztertzen inolaz ere puak eta sokak erosten jarraitzeko aukera.
  2. Kantak egiten jarraitzeko eskubidea; ez dugu baztertzen inolaz ere kantak egiten jarraitzeko aukera (punteorik gabe baldin badira ere).
  3. Erantzuteko eskubidea; ez dugu baztertzen inolaz ere, probokazio baten aurrean erantzuteko aukera. Probokatzen bagaituzte gure gitarrak, bateria eta baxu atera eta tiro egin dezakegu edozein gaztetxe, txozna edo tabernetan.
 Hau horrela izanda, eragile guztiei, kontzertu-antolatzaile guztiei eta gure jarraitzaile guztiei Banda Batxokik egindako urratsaren neurri bereko erantzukizunarekin jokatzeko deia egiten diegu eta eskaera argi bat luzatzen diegu: Ez deitu iraila arte, bederen.  SGAEko agintariei eta benetako musikariei gehiegi ez pozteko deia egiten diegu; Gure CDak eta bideoak gure webgunean dohainik eskuratzeko aukera baitago, www.bandabatxoki.net helbidean, hain zuzen ere.  Eta hau esanda, ez dugu esango ez noiz ez nola itzuliko garen (itzultzen bagara, noski) eta are gutxiago zertan gastatuko dugun urte luze hauetan irabazi dugun dirutza.  Musika eta borroka! Banda Batxokiren Komandantzia, 2008ko maiatzaren 2an, Ezkaba Plazako leku ezezagun batetik.   ---------------------------------------------------------------------------------------------- BANDA BATXOKI A EUSKAL HERRIA Y AL MUNDO:  Banda Batxoki grupo punkomunista txantreano de liberación musical, desea mediante esta declaración dar a conocer la siguiente declaración:  Banda Batxoki ha decidido declarar un alto el fuego trampa en los conciertos en directo a partir de las 00:00 horas del 14 de junio de 2008.  Tras esta decisión de la Banda se encuentran, entre otros, la situación represiva que padece Euskal Herria así como el aumento de la tasa del paro que ha tenido lugar en Nafarroa en los últimos meses.  Tal y como hemos mencionado antes, esta tregua trampa entrará en vigor a partir del próximo 14 de junio, una vez que hayamos gastado nuestras últimas municiones.  En todo caso y pese a la declaración de tregua trampa queremos dejar bien claro que la Banda Batxoki se reserva para sí los que consideramos tres derechos básicos elementales:  
  1. Derecho a seguirnos armando; no descartamos de ningún modo la posibilidad de seguir comprando puas y cuerdas.
  2. Derecho a seguir componiendo canciones; no descartamos de ningún modo la posibilidad de continuar componiendo canciones (a pesar de que las hagamos sin punteos).
  3. Derecho a responder; no descartamos de ningún modo la posibilidad de responder ante una provocación. Si nos provocan podemos sacar nuestras guitarras, bajo y bateria y disparar en cualquier gaztetxe, txozna o taberna.
  Siendo esto así, hacemos una llamamiento a todos los agentes sociales, organizadores de conciertos y a nuestra troupé más fiel para que respondan con responsabilidad al paso dado por la Banda Batxoki y les lanzamos un llamamiento claro: No nos llameis al menos hasta septiembre.  A los dirigentes de la SGAE y a los músicos de verdad les hacemos un llamamiento para que no se alegren demasiado; porque nuestros CDs y videos se pueden seguir descargando por la cara en nuestra página web, www.bandabatxoki.net.  Dicho esto, no diremos cuando ni como volveremos (si es que volvemos) y mucho menos aún en qué vamos a gastar el dineral cosechado a lo largo de todos estos años.  Musika eta borroka! Comandancia de la Banda Batxoki  2 de mayo de 2008, desde un lugar desconocido de la plaza Ezkaba.     

 

27 de abril de 2008

Mondo lucha: Banda Batxoki Txantreako jaietan!

Escrito por Banda

"MONDO LUCHA A GO-GO"

BATXOKI JARDUNALDIAK TXANTREAKO JAIETAN:

 - MAIATZAK 1, OSTEGUNA; KONTZERTU LUMPENPROLETARIOA FELIX ENPARANTZAN. BANDA BATXOKI + EGURRE. Arratsaldeko 8etatik aurrera. Nazioarteko delegazioen partehartzearekin, errepertorio berezia, sorpretsak, txou bermatua azken finean...

Gora Maiatzaren bata! Gora Lazaro Sola, Kasildo eta besteak!

 

- MAIATZAK 2, OSTIRALA; BANDAREN PRENTSAURREKOA ETA AGIRI BATEN IRAKURKETA. CD BANAKETA ETA BESTE KONTU BATZUK... Arratsaldeko 6etan Ezkaba plazan. MUSIKA KALEAN ALDARRIKATUKO DUGU. ETOR ZAITEZ MOZORROTUTA ETA EKAR EZAZU ZURE MUSIKA-TRESNA (Nahiz eta txantxetakoa izan) PRENTSAURREKOAN AGERTZEKO!

BANDA BATXOKIREN KOMANDANTZIA

Ezkaba Mendiko leku ezezagun batetik

02 de abril de 2008

Martzianoak badatoz!

Escrito por Banda
02 de marzo de 2008

Dikastilloko kronika...

Escrito por Banda

Ez, DJ Bull ez zen Dikastilloko kontzertuan egon, baina egon izan balitz, fijo horrelako aurpegia geratuko zitzaiola. Zer dela eta? Ba... a ber, nola azaldu. Dikastillora iritsi eta etxean bezala sentiarazi ziguten. A ze neska kuadrilla jatorra! Gero, afaria inoiz baino goxuagoa, urdaiazpikoa, gazta, txoizua, eta... txerri errea! (Dedio ze ona! Ea beste lekutan ikasten duten!) Baina, akats larri bat egon zen. Patxaran Azanza atera zuten eta guk edan eta edan. Eta edan ondoren ohartu ginen iraungite data pasatuta zegoela. (Benetan, 2007an kadukatzen zen). Eta tira, horri lotu gatzaio azaltzeko zergatik mozkortu ginen hainbeste eta zergatik jo genuen mahats-bilketa egiten egongo bagina bezala. Bai, DJ Bulli horrelako aurpegia geratuko zitzaion...

23 de febrero de 2008

ATZERA PAUSORIK EZ ! EZTA INDARRA HARTZEKO ERE !!

Escrito por Banda
Gora Gerrilla ! Gora PAkea !!!! Gora BAnda BAtxoki pendejos !!!
17 de febrero de 2008

odio tour 08

Escrito por Banda
15 de febrero de 2008

BUBI IN SOLITARIO !!!!

Escrito por Banda

PROXIMO LANZAMIENTO DEL BUBI EN SOLITARIO !

Suerte compañero y que te vaya bonito ! A ver si nos juntamos para echar el ultimo concierto de la Banda.

 

OHARRA: Banda Batxokiren Polit Buruk, bere iharduera guziak eteten ditu momentu honetan edo holako zerbait.

27 de noviembre de 2007

Hortxe kartela...

Escrito por Banda
25 de noviembre de 2007

Bide guztiak Erromara doaz...

Escrito por Banda

BANDA BATXOKIK KONTZERTUA ESKAINIKO DU ERROMAN, ABENDUAREN 1EAN:

Hurrengo abenduaren 1ean, Banda Batxoki talde txantrearrak kontzertu berri bat eskainiko du Erromako EX-Snia zentro sozialean (Pigneto auzoan). Egun horretarako EX-Snia zentro sozialeko asanbladak kontzertu internazionalista antolatu du eta bertan, aurreikusita dago Euskal Herria, Irlanda, Sardinia eta Palestinako taldeak, besteak beste, egongo direla. Taldeen musikari dagokionez ere, denetarik entzuteko aukera izango da, irlandarren folk doinutik hasita Banda Batxokiren rock gogorreraino.  Txantrearrek Erroma bisitatzen duten lehenengo aldia ez da izango. Beste bitan egon dira hiri eternalean eta, esan daiteke, jadanik bere publikoa badutela. Lehenengo aldia 2006ko ekainean Fermin Muguruzarekin batera Strike zentro sozialean eskaini zuten kontzertua izan zen eta bigarren aldia, berriz, 2006ko azaroan, Asociazione Culturale Euskarak Forte Prenestino zentro sozialean antolatutako kontzertua izan zen, Torinoko “Egin” izeneko taldearekin batera. Kontzertu honetarako italieraz dituzten kantei beste kanta bat gehitu diete eta ziur daude Erromako publikoak “ezuste ederra hartuko duela prestatu dugun bertsioarekin”. Halere ez digute deskubritu nahi izan zein izango den kanta hori. Erromatik bueltan abesti berriak egiteari ekingo diotela zin egin digute eta litekeena da Euskal Herriko eszenatokietara ere itzultzea.  

 

Iruñea, 2007ko azaroak 22,

Banda Batxokiko Prentsa Bulegoa.

 

PD: Gu iritsi ginenerako hau apurtuta zegoen jadanik, e????

24 de octubre de 2007

hainbeste jendetza eta aurpegi horrekin

Escrito por Banda

Tira, Aurora Beltran izan nahi zuen argazkian agertzen denak, baina antza, tximak falta zaizkio, ezta? Aurora Beltran baino, John Wayne ematen du, indioak fort Apatxe asaltoz hartzera etortzen diren unean. Izan ere, Bianako kontzertua indioz beterik zegoela esan behar da. Eta gure John Wayne, azkenik, bakeroa baino, toro sentado zela ohartu ziren eta berarekin batera dantza egin zuten. Dena den, hobe toro sentado Aurora Beltrán baino...

(Jendea behintzat pozik dagoela dirudi, ezta?)

 

Sobre este blog

Banda BAtxoki gara, bai lotsagabeak, gaztetxe ala txoznak, herriko tabernan, berdin zaigu lekua, berdin da dirua, afari oso goxua, ai ai ai aiiiiiiiiiiii BUELTATUKO GARA !!!

Etiquetas

Secciones