Últimas galerías
Colaboraciones
13 de octubre de 2008
Días tristes
Koldo Osinaga y Eduardo Villalobos. Comisión de Fiestas de San Juan
Últimas entradas de los blogs
Artículos más comentados
Detenciones
Cuatro jóvenes detenidos por presunta participación en Segi
Se trata, según el Movimiento pro Amnistía, de Gorka Sueskun, Mikel Flamarike, Ibai Azkona e Iker Araguas
17 de julio de 2008
San Fermin
Sanfermin herrikoiek babes handia izan dutela adierazi du Gora Iruñea!-k
UPN-ren jai eredua kritikatzearekin batera jazarpen poliziala eta emakumeenganako erasoak salatu dituzte
Jai herrikoien aldeko Gora Iruñea! plataformak sanferminen balorazioa kaleratu berri du eta herri eragile zein herritar norbanakoei zorionak eman die, <<UPN alderdiaren pribatizazio lanen gainetik jai herrrikoi eta parte hatzaileek babes handia izan baitute>>.
Plataformak adierazi du herritarren konpromisoa izan dela sanferminen protagonista, eta horren lekuko jo du <<debeku partidisten gainetik>> Gora Iruñea!-k antolatutako ekimenen arrakasta. Takonera gunean prestatuta zituzten ekimen guztiak aurrera eraman ezin izan dituzten arren Gora Iruñea egunak, euskararen egunak eta gazte egunak oso harrera arrakastatsua izan zutela adierazi du. Era berean emakumeen bazkari eta bazkalostea zein 3indarrok gazte peñaren ekimenak nabarmendu ditu plataforma herrikoiak.
Beraz, Iruñerriko auzokideek UPN-ren jai eredu zaharkitu eta agortuari aski dela esan diotela azaldu du plataformak, eta herritarrek sanferminen pribatizazio eta esponsorizazioari muga ezarri diotela. Horren adierazletzat jo ditu bai uztailaren 3ko plenoa zein Gora Iruñea!-ren pegatinen presentzia masiboa sanferminetan.
Kritika gogorrak
Dena dela, kritika gogorrak bota ditu ere aurtengo sanferminen gainean. Alde batetik, jazarpen poliziala nabarmendu dute, uztailaren 7ko Prozesioan oso agerikoa izan zena eta beste hainbat egunetan errepikatu zena. Nabarrerian uztailaren 12ko eguerdian zein uztailaren 14ko gauean izandako istiluak aipatu dituzte adibide moduan.
Eta kritika gogorrak ere emakumeek pairatzen duten jazarpenaren gainean. UPN-k bultzatzen duen jai eredu honetan emakumeen aurkako erasoak txoko eta era guztietan birproduzitzen direla salatu du Gora Iruñea!-k. Zentzu horretan Nagore Lafaggeren erailketa azpimarratu dute, eta Udalari eskatu dio genero bereizketa ekiditeko neurri errealak hartzeko.
Aurrera begira
Lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du plataforma herrikoiak. Aurrera begira San Fermin Txikito, Etxabakoitzeko jaiak eta azaroaren 28an Iruñeako eguna begibistan dituztela adierazi dute plaaformakoek, baita 2009ko sanferminak antolatzen hasteko asmoa. Izan ere, Iruñean ireki duten jai ereduaren inguruko eztabaida atzerabueltarik ez duela azpimarratu dute, eta aurtengo sanferminak errepikatzen uztiko ez dutela adierazi dute. Norabide horretan Udaletxearekin elkarlanean aritzeko prestutasuna azaldu dute beste behin ere.





Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.