La foto del día
Real fin de fiesta
Como cada año, los magos de oriente hicieron vibrar a los más pequeños.
Últimas galerías
Colaboraciones
08 de enero de 2009
NAVARRA NO TIENE MÁS QUE MUERTOS QUE OFRECER
JAVIER OCHOA - COLECTIVO INFORMACIÓN Y AGITACIÓN
05 de enero de 2009
Nafarroa Bai y la crisis
Shanti kiroga y Gorka Mayo. Miembros de la izquierda abertzale
02 de enero de 2009
El Fondo Estatal de Inversión Local: una oportunidad para incluir cláusulas sociales y afrontar “la crisis”
Mikel Artxanko y Andoni Romeo miembros de la Junta REAS –Navarra. Eliana Alemán Miembro de Fundación Empresa y Solidaridad.
Últimas entradas de los blogs
Artículos más comentados
Nochevieja
Una juerga con premio
Los bares de la Txantrea eligen la mitología como tema para disfrazarse
movilizaciones
Askapena llama a manifestarse por Palestina
La marcha partirá de autobuses el sábado a las cinco de la tarde
21 de noviembre de 2008
Literatura
Fertxu Izquierdok irabazi du Bilbo hiria-Blas de Otero poesiako lehen saria
Epaimahaiaren ustez, parte hartzea ona izan da eta era askotakoa. Lehiaketara 150 obra aurkeztu dira
Bilbo Hiria-Blas de Otero Poesiako Lehen Sariak euskarazko eta gaztelerazko irabazleak ezagutzera eman ditu; hain zuzen ere, Fertxu Izquierdo, txantrearra, eta Extremadurako Jose Antonio Ramirez izan dira irabazleak. Saritutako obren kalitatea ez ezik, parte hartze ona eta era askotarikoa ere azpimarratu ditu epaimahaiak. Lehiaketara 150 obra aurkeztu dira. Iñaki Azkuna alkateak gaur goizean eman ditu sariak Bilboko Udaleko Arabiar Aretoan.
Euskarazko modalitatean, epaimahaian Jon Kortazar, Euskal Literaturako katedraduna, idazlea eta literatur kritikaria, eta Miren Agur Meabe, filologoa eta euskal poeta, izan dira. Saria Fertxu Izquierdoren «Telebista antenetan atsedena hartzen dute txoriek» lanak irabazi du. Poema-bilduma horretan, «ñabardura surrealista oso landuak dituzten irudien aberastasuna» baloratu du epaimahaiak. Eguneroko bizitzan murgildutako lana da; hau da, kalea eta gizartea, gerraren memoria, munduko zenbait gatazka politiko edo denboraren joan-etorria bezalako gaiak jorratuko ditu.
Fertxu Izquierdo Jiménezek (Iruña, 1975) «Gerratearen aztarnak» poema-bilduma eta «Mendeko borroka (Erromari erasoa)» nobela argitaratu ditu, Joseba Sarrionaindiaren irudiaren inguruko literatur ikerketa-lanarekin batera. Bestalde, hainbat sari irabazi ditu poesian, narratiban eta kazetaritzan; hala nola, Iruñako Udalaren egile berriena, Atarrabiako Udalaren Atarrabiako Pedro edota Gaztezulo aldizkariko Xelebre press saria
Gaztelerazko modalitateari dagokionez, Sabina De la Cruz-ekin (poetaren alarguna, literatura sari hau poetari zuzendua dago) batera, José Fernández De la Sota, Clara Janés eta Javier Lostalé idazleek osatu dute epaimahaia. Lehendabizi, 18 obra hautatu dituzte, hain kalitate bikainarengatik, eta, ondoren, «Deuda de sal» liburua saritzea erabaki dute aho batez. Poema-bilduma hori «bizitzaren inguruko gogoeta lasaia da, bizitzaren larritasun eta itzalen ingurukoa baina baita dohainei buruzkoa ere; gainera, batzuetan tonu metafisikoa du, eta domeinu metriko handia».
José Antonio Ramírez Lozano da egilea (Nogales-Badajoz, 1950): filologoa, poeta eta narratzailea. 50 obratik gora argitaratu ditu. Autoreak sari ugari irabazi ditu, bai poesia arloan (Juan Ramón Jiménez, Rafael Alberti, Irun Hiria, Claudio Rodríguez, Ricardo Molina), bai narratiban (Ateneo de Valladolid, Azorín, Felipe Trigo, Alarcos Llorach, Ciudad de Valencia, Río Manzanares). Haur eta gazteen literatura ere jorratu du.
Bilbo Hiria-Blas de Otero Lehen Saria Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren eta Blas de Otero Fundazioaren ekimena izan da. Azken horrek Bilboko poetaren ondarea kudeatzen du. Lehiaketaren helburua da literatur sormena sustatzea eta Bizkaiko hiriburuko auzotarrei hango egilerik nabarmenenetarikoa gerturatzea. 6.600 euro eskaintzen dira modalitate bakoitzean (gaztelera eta euskara). Lehen edizio honetan aurkeztutako obren kalitatea ikusita, epaimahaiak adierazi du Blas de Otero Saria estatu mailako erreferentziazko sari poetikoetariko bat izan daitekeela.







Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.